Reyno Gourmet

Reyno Gourmet Nafarroako Gobernuak 2007an sortutako marka bat da, Foru Erkidegoaren kalitate ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak babesten dituena. Irudi komun bat proiektatzen du, produktu horiek merkatuan ezartzea eta identifikatzea errazten du eta kontsumitzaileen artean duen garrantzia eta ospea bultzatzen ditu.

Reyno Gourmetek 2440 erreferentzia inguru biltzen dituen aterkia da, 108 enpresek ekoiztutakoak, eta horien etiketan Reyno Gourmet markaren logotipoa sartzen da, kalitatearen eta bermearen ikur.

INTIA, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuaren Sustapen eta Merkaturatze alorraren ardura da Kalitate Deitura desberdinetako produktuak sustatu eta dinamizatzea, bai eta Reyno Gourmet markakoak ere.

 Jatorrizko Deitura Babestuak:

  • Lodosako Pikilloa
  • Nafarroako Olioa
  • Erronkari Gazta
  • Idiazabal Gazta
  • Nafarroako Ardoa
  • Errioxako Ardoa
  • Cava

Adierazpen Geografiko Babestuak:

  • Nafarroako Zainzuria
  • Tuterako Orburua
  • Nafarroako Aratxea
  • Nafarroako Arkumea
  • Nafarroako Patxarana 
  • Hiru Riberak Ardoa

Beste Kalitate Ziurtagiriak:

  • Artisau Elikagaiak
  • Ekoizpen Integratua
  • Ekoizpen Ekologikoa
  • BRC, IFS, GlobalGap

© 2019 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)