Nor garen

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua (ICAN) Administrazioaren sozietate anonimo deszentralizatua da, eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzea du helburu.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren mendean, ICAN arduratzen da Foru Komunitatean kalitate ziurtagiria duten ia produktu guztiak ikuskatu eta kontrolatzeaz. Produktu horien sustapenaren arduraduna ere bada eta eginkizun hori betetzeko azoka espezializatuetara joaten da, erakusketak eta sustapen ekitaldiak antolatzen ditu, publizitaterako materiala argitaratzen du, ekintza anitzetan parte hartzen du Nafarroako Turismo Zerbitzuarekin batera eta bestelako neurriak hartzen ditu, adibidez, ziurtagiri berriak sortzea eta banaketa bideetan Nafarroako produktuak gehitzea.

somos

Inprimatu Emaila