Antolaketa

Kontrol programa baten bidez ekoizpen prozesu osoa kontrolatzen da. Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua izeneko kontrol eta ziurtapen entitateak ezarri du programa hori.

cuaderno

Nekazariak derrigorrez bete behar du Ustiategiaren koadernoa. Koaderno horretan askotariko informazioa jasotzen da: landutako lurzatiak, laborearen datuak, egindako laborantza lanak, jarduketa jakinak justifikatzen dituzten aldez aurreko behaketak, erabilitako lehengaiak, eta laboreari eragiten dion beste edozein ekintza jakingarri. Hori guztia, labore mota bakoitzerako arau tekniko berariazkoei jarraituz egiten da.

Nafarroan ekoizpen integratua arautzeko lehenbiziko urratsa 142/1997 Foru Dekretua izan zen. Ekoizpen integratua arautu zuen eta haren produktuak bereizi zituen. Orduan ezarri ziren oinarriak garatzeko beste xedapen arautzaile batzuk eman dira:

  • Laborantzari buruzko erregelamenduak (araudi teknikoak eta ustiapen koadernoak)
  • Elementu bereizgarrien erabilerak
  • Ekoizpen Integratuaren Erregistro Ofiziala
  • Nekazarien betebeharrak eta prestakuntza baldintzak
  • Kontrol eta ziurtapen entitateak
  • Koordinazio Batzordea
  • Zehapenak

© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)