Ekoizpen integratua

RG integrada

Nafarroan gero eta gehiago dira ekoizpen mota hau aukeratzen duten nekazari eta abeltzainak. Ekosistemaz gehien arduratzen , diren metodoei ematen die lehentasuna, nekazaritzako produktu kimikoen erabilera arrazionalizatuz eta justifikatuz, ingurumenaren eta giza osasunaren babesa hobetzeko helburuarekin.

Nekazaritzako produktuen ekoizpen integratua, Nafarroan, 143/1997 Foru Dekretuaren bidez eta gainerako xedapen osagarrien bidez arautzen da. Foru dekretu hori sortu zenetik Foru Gobernuak hemezortzi xedapen arautzaile eman ditu Nafarroako ekoizpen integratuari buruz, eta berariazko hamar erregelamendu tekniko onetsi dira 22 labore arautzeko: zainzuria, kruziferoak (azalorea, brokolia, aza eta Romanesco azalorea), uraza, kukulua, eskarola, arroza, orburua, fruta hezurdunak (mertxika eta nektarina), fruta pipitadunak (madaria eta sagarra), industriarako tomatea, berotegiko tomatea eta neguko zerealak (oloa, garagarra, gari biguna eta gari gogorra). Gainera, esne Behiaren Ekoizpen Integratuaren Erregelamendu Teknikoa ere onetsita dago.


integrada

Inprimatu Emaila