Alimentos Artesanos. Marka

  • Egungo"Artisautzako elikagaiak" marka zortzi enpresaren ekimenez sortu zen. Bi helburu nagusi lortu ahal izateko elkartu ziren:

    • Artisautzako produktuen normalizazioa.
    • Produktu horien kontrola.

    Nekazaritzako elikagaien arloko artisautzari buruz garai hartan zegoen araua 103/1994 Foru Dekretua zen, eta argi zegoen ez zela nahikoa. Izan ere, oso modu lausoan definitzen zituen artisaua eta artisautzako enpresa, ez zuen zehazten zer zen artisautzako produktua eta ez zuen artisautzako produktuak bermatzeko kontrol sistemarik ezartzen. Hala, Elkarteak barne funtzionamenduko erregelamendua egin zuen eta horren haritik eman zen Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Arautzeko Xedapena, Nafarroako Gobernuaren 2000ko maiatzaren 29ko Ebazpenean. Xedapen horretan jaso ziren artisautzako produktuak izan behar dituen ezaugarriak, produktu edo produktu-multzo bakoitzaren Arau Tekniko Berariazkoak, Nekazaritzako Elikagaien Artisautzaren logotipoa (Elkarteak berak lagatakoa) eta hura kudeatu eta kontrolatzeko ardura ICAN sozietate publikoari (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua) emateko mandatuaren onespena.

  • "Artisautzako elikagaiak" marka ondoko alderdi hauetakoren bat ziurtatzen duen bereizgarria da:

    • Produktu bat bere kalitateagatik mota bereko produktu arruntetatik bereizten duten ezaugarri intrintsekoak.
    • Estatuko edo Europako araudian definiturik ez dauden produktu tradizionalen ezaugarri bereziak.
    • Markaren erabilera kudeatu eta marka kontrolatzen duena Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua da.

    1. Produktuek “artisautzako elikagai” izateko bete behar dituzten baldintzak:

    • Berariazko Arau Teknikoa duten produktuek soilik erabil dezakete “Artisautzako elikagaiak” marka. (Ikus arau teknikoen zerrenda). .
    • Baimena produktu jakinetarako emanen da, eta ez eskatzaileak egiten dituen produktuen multzo orokorrerako. .
    • ICANek ebatziko ditu baimen eskaerak, Artisautza Batzordeak txostena egin eta gero. (Ikus Batzordearen osaera). .
    • Baimena aldi baterako emanen da, urtebeterako hain zuzen, eta berritu ahal izanen da.

    2. Enpresek “artisautzako elikagaien” multzoan sartzeko bete behar dituzten baldintzak:

    Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentuaren Nekazaritzako Elikagaien arloko Artisautzako Enpresen Erregistroan inskribaturik dauden enpresek erabil dezakete logotipoa.

    Artisau gisa inskribatu ahal izateko, enpresek Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako Ogibideen Errepertorioan dagoen produkturen bat egin edo eraldatu behar dute eta honako baldintza hauek bete behar dituzte:

    • Instalazioek, establezimenduek, produktuen kalitateak eta higiene eta osasun baldintzek indarra duten xedapenak betetzea.
    • Enpresa inskribaturik egotea lizentzia fiskalean.
    • Produktua eskuz egitea; hala ere mekanizazio maila bat onartuko da eragiketa partzialetan, baina betiere lehengaiak eskuz aukeratuko dira.
    • Produkzio prozesuaren arduradun eta zuzendaria nekazaritzako elikagaien arloko artisau bat izatea, eta hark zuzenean parte hartzea lanean.
    • Enpresaren egitura familia enpresa bati dagokiona izatea. Enpresan diharduten familiatik kanpoko langile finkoak hamar izan daitezke gehienez.


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)