Merkaturatzea

Botilaturik merkaturatu ziren 55.151.375 litroetatik, 29.903.701 litro merkatu nazionalean saldu ziren (aurreko urtean baino %1,38 gehiago) eta gainerako 15.030.579 litroak (aurreko urtean baino %3,32 gehiago) esportatu egin ziren.

Barneko merkatua

Espainian merkaturatu ziren 29.903.701 litro horietatik %55 baino gehiago izan zen ardo beltza (16.840.012 litro), %38 ardo gorria (11.049.887 litro), %6,3 ardo zuria (2.013.802 litro) eta %0,2 ardo gozoa (57.897 litro).

Eremu geografikoei dagokienez, Nafarroa JDko ardo botilatua “6. eskualdea” deitzen den aldean saltzen da gehien, hau da, Araban, Burgosen, Gipuzkoan, Errioxan, Nafarroan, Palentzian, Kantabrian eta Bizkaian. Eremu horretan 20.051.843 litro merkaturatu ziren (2004an baino %3,26 gutxiago). Dena den, estatistikek agerian uzten dute gainerako eremu geografiko guztietan ere salmentek gora egin zutela: Bartzelona inguruan %14,20 gehiago saldu zen, Madril inguruan %11,37 gehiago, Almería, Badajoz, Cádiz, Kordoba, Granada, Huelva, Jaén, Málaga eta Sevilla biltzen dituen “3. eskualdean” %11,33 gehiago, eta Albacete, Alacant, Castelló, Murtzia eta Valentzia biltzen dituen “2. eskualdean” %12,84 gehiago.

Kanpoko merkatua

Esportazioaren esparruan, eta 2004. urtearen aldean, salmentak %3,32 hazi ziren 2005ean. Guztira 15.030.579 litro ardo botilatu saldu ziren. Zehazki, hauek dira gehien erosten duten herrialdeak: Alemania (3.901.153 litro), Holanda (3.042.152 litro), Erresuma Batua (1.981.887 litro), AEB (1.024.061 litro), Danimarka (820.571 litro), Frantzia (619.013 litro), Suitza (553.207 litro), Suedia (458.563 litro), Norvegia (435.212 litro), Irlanda (321.120 litro), Belgika (289.687 litro) eta Austria (200.777 litro).


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)