Vino Navarra. Mahastia

  • “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren babespean mahastizaintzako eta ardogintzako bost azpieremu daude; klima eta lurzorua dituzte bereizgarri:

    1. Estellerria
    2. Izarbeibar
    3. Behe Mendia
    4. Erriberagoiena
    5. Erriberabarrena
    mapa vino navarra

    Bost azpieremuetan guztira 18.841,45 hektarea mahasti daude eta horietatik 17.997,95 dira emankorrak.

    • Izarbeibar: sNafarroako Donejakue Bidearen erdigunea da, bertan egiten baitute bat Komunitatea zeharkatzen duten Donejakue bide guztiek. Duen kokapen geografikoagatik, iparraldeko Nafarroa hezearen eta hegoaldeko Nafarroa erdi aridoaren arteko trantsizioko zona klimatikoa da. Horrenbestez, bertako mahastiek emaitza bikainak ematen dituzte.
    • Estellerria:Nafarroaren erdialdeko mendebaldean dago, Donejakue Bidearen alboetan, Izarbeibartik mendebaldera, Ega ibaiaren erdiko arroan.
    • Erriberagoiena: Erriberri inguruko eskualdea, Nafarroa erdiko zerrendan eta hegoaldearen hasieran. Ebro ibaiaren ezkerraldean dago, Arga, Ega eta Aragoi ibaien behe arroetan.
    • Behe Mendia: Deituraren eremuaren ipar-ekialdean dago, Aragoi ibaiaren erdiko arroan. Zona klimatiko subhezea da.
    • Erriberabarrena: Nafarroako hegoaldean dago eta mahasti eta upategi gehien dituen azpieremua da. Ebro ibaiaren eskuinaldean dago.
  • Nafarroa Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arautzailearen Erregelamenduak, 1990eko ekainaren 16ko Foru Aginduaren bidez aldatuak, 5. artikuluan honela sailkatzen ditu barietateak:

    Barietate baimenduak:
    • Beltzak: Tempranillo, Garnacha, Cabernet Sauvignon, Merlot, Mazuelo eta Graciano.
    • Zuriak: Viura, Chardonnay, ale xeheko Moscatel, Malvasía eta Garnacha zuria.
    Barietate nagusiak:
    • Beltzak: TTempranillo, Graciano eta Cabernet Sauvignon.
    • Zuriak: Viura.
  • Mahastien azalera 2005ean (hektareak)
    Emankorrak
    Ez-emankorrak:
    Nafarroa JD, guztira:
    17.997,95
    843,50
    18.841,45
    Mahasti emankorren banaketa barietatearen arabera
    BARIETATEAK
    Garnacha beltza
    Tempranillo
    Graciano
    Mazuelo
    Cabernet Sauvignon
    Merlot
    Mezcla Tintas
    BELTZAK GUZTIRA

    Malvasia
    Viura
    Garnacha zuria
    Chardonnay
    Ale xeheko Moscatelo
    Zurien nahasketa
    Zurien nahasketa

    GUZTIRA
    TOTAL (hectáreas)
    4847,18
    6.751,63
    175,98
    144,35
    2.640,94
    2.346,51
    172,25
    17.078,84

    15,76
    404,64
    0
    340,78
    157,29
    0,64
    919,11

    17.997,95
    %
    25,72
    35,83
    0,93
    35,83
    14,01
    12,45
    0,91
    90,64

    0,08
    2,14
    0
    1,80
    0,83
    0,003
    4,88

    100
  • Hauxe da 2005eko uztaren produkzioa azpieremuka:

    AZPIEREMUA

    Erriberabarrena
    Erriberagoiena
    Behe Mendia
    Izarbeibar
    Estellerria
    Deituraren eremua, guztira
    MAHATS BELTZA
    Produkzioa 
    37.057.384 
    32.863.629 
    12.982.873 
    7.625.835 
    16.243.339 
    106.773.060 
    MAHATS ZURIA
    Produkzioa 
    2.854.249 
    1.629.826 
    169.123 
    582.944 
    1.090.319 
    6.326.461 
    Guztira
    Produkzioa 
    39.911.633 
    34.493.455 
    13.151.996 
    8.208.779 
    17.333.658 
    113.099.521 
    Mahats produkzioa 1990etik 2005era bitartean
     
    Urtea
    1990
    1991
    1992
    1993
    1994
    1995
    1996
    1997
    1998
    1999
    2000
    2001
    2002
    2003
    2004
    2005
    GUZTIRA (kg)
    66.873.090
    71.593.997
    85.149.672
    68.711.120
    68.108.739
    69.172.608
    94.031.176
    85.669.681
    79.481.524
    72.334.087
    125.244.590
    94.166.199
    80.048.719
    107.937.450
    145.101.241
    113.099.521


© 2019 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)