Erosteko gida

Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak, behar diren analisiak eta kontrol organoleptikoak egin ondoren, kalitate adierazpenen erabilera, adina, ontze aldia, botilaren edukiera eta botilatutako ardo mota bermatzen dituzten kontraetiketak ematen ditu. Kontraetiketak adierazten du zein mota eta klasetakoa den kontsumitzailearen eskuetara iritsi den ardoa..

Jatorria bermatzeko kontraetiketa

Haritzezko upelean ondu gabeko ardo guztiei jartzen zaie, bai ardo gazte gisa merkaturatzen direnei, bai haritzezkoak ez diren ontzietan ondu edo pausatu direnei ere.

Ardo onduaren kontraetiketa

Kontraetiketa hau daukan ardoa gutxienez bi urtean ondu da. Lehendabizi haritzezko upelean egon da urtebete gutxienez, ardo beltza bada, edo sei hilabete, ardo gorria edo zuria bada. Upelaren gehieneko edukiera 350 litro da. Gainerako ontze aldia beirazko botilan sartuta egin du.

Erreserba ardoaren kontraetiketa

Erreserba ardoaren kontraetiketa

  • Ardo beltza: haritzezko ontzian eta botilan ondu behar da 36 hilabetean, gutxienez; lehenbiziko 12 hilabeteetan, gutxienez, haritzezko ontzian.
  • Ardo zuria eta gorria: haritzezko ontzian eta botilan ondu behar da 24 hilabetean, gutxienez; lehenbiziko 6 hilabeteetan, gutxienez, haritzezko ontzian.

Erreserba handiko ardoaren kontraetiketa

Beren kalitate bikainagatik aukeratutako ardo partidetarako gordetzen da, ontze eta zahartze prozesu luzeen bidez aparteko ezaugarri organoleptikoak lortu dituzten ardoetarako. Ondoko arauak bete behar dituzte:

  • Ardo beltza: gutxienez 24 hilabetean ondu behar da haritzezko ontzian; gero botilan zahartu behar da 36 hilabetean, gutxienez.
  • Ardo zuria eta gorria: haritzezko ontzian eta botilan ondu behar da 48 hilabetean, gutxienez; lehenbiziko 6 hilabeteetan, gutxienez, haritzezko ontzian.

© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)