Ardogintza

Egiten den ardo mota, neurri batean, merkatuko aukeren, mahatsaren heltze graduaren, baliabide teknikoen eta beste inguruabar batzuen mende dago. 2005eko kanpainan egindako ardoaren %69,75 ardo beltza izan zen, %24,8 ardo gorria, %5 ardo zuria eta %0,45 moskatela.

Beheko zenbakiek erakusten dutenez, “Nafarroa” deiturako ardoen ekoizpena etengabe hazten ari da.

URTEA

1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005

Beltza

17.433.533
32.159.464
30.603.900
27.931.600
29.502.667
21.931.966
25.917.454
26.049.797
39.641.091
33.796.617
35.624.457
34.952.215
62.648.424
47.609.792
40.136.067
50.469.368
63.686.296
51.067.661

Gorria

14.938.925
19.236.916
14.709.037
20.166.182
25.712.795
18.329.583
18.597.196
18.606.689
22.603.771
19.259.993
14.113.137
12.859.597
16.745.063
13.120.946
11.961.101
18.313.273
19.349.297
18.210.929

Zuria

2.101.400
1.891.014
2.546.498
2.712.340
3.810.515
3.909.255
2.876.941
4.020.703
5.281.201
4.923.740
3.832.255
3.264.124
4.686.362
3.241.510
2.823.516
3.151.284
3.944.232
3.668.807

Moskatela

0
0
0
0
0
0
0
0
178.420
149.710
189.759
164.645
188.790
284.728
294.526
351.300
312.460
260.075

guztira

34.473.85
53.287.394
47.859.435
50.810.122
59.025.970
44.170.804
47.391.591
48.677.189
67.704.483
58.130.060
53.759.608
51.240.581
84.268.639
64.256.976
55.215.210
72.285.225
87.292.285
73.207.472

(Kopuruak litrotan ematen dira)

Nafarroa JDaren babespeko upategiek 2005ean 44.934.280 litro ardo saldu zituzten botilaturik, aurreko urtean baino %2,02 gehiago. Ontziratu gabe merkaturatutako ardoa aurrekoari gehituta, Nafarroa JDko ardoen salmentak, aztergai dugun urtean, guztira 51.151.375 litrokoak izan ziren (2004an baino %2,31 gehiago).

Nafarroak merkaturatutako 50 milioitik gora litroetatik %88 saldu ziren botilatuta (44.934.280 litro) eta %12 botilatu gabe (6.217.095 litro). Bestalde, ardo motari erreparatuta, %64 ardo beltza izan zen (32.929.370 litro), %29 ardo gorria (14.901.256 litro), %6,35 ardo zuria (3.251.795 litro) eta %0,1 ardo zuri gozoa (68.954 litro).


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)