Pimiento de Lodosa. Deitura

  • Lodosako Pikillo Piperraren J.D.aren eta haren Kontseilu Arautzailearen Erregelamendua Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Kontseilaritzak 1987ko otsailaren 16an emandako Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Geroago, urte bereko maiatzaren 8an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak berretsi zuen. Lodosako Pikillo Piperraren Jatorrizko Deiturak ziurtatzen duen piperrak, “pikillo” motako Estra eta Lehen kategorietako fruitu osoak babesten ditu, Erregelamenduak babesten dituen zortzi udalerrietan egin eta lantzen direnak. Duen kalitate handiak eta zapore berezi-bereziak nabarmendu egiten du beste piperren artean eta nazioartean oso ezaguna da. Nekazaritzako Produktuen Jatorrizko Deituren Europako Erregistroan ageri da.

  • Kontseilu arautzailearen bilkurako mahaikideak demokratikoki hautatzen dira 4 urtetik behin, zein erroldatan dauden, handik: egileak (nekazariak) eta lantzen dutenak (kontserba-egileak).

    Bilkurako kideak

    Elkarteburua: Gerardo Marzo Cuenca jauna, egileen taldeko mahaikidea.

    Elkarteburuordea: Cayo Martinez Sainz jauna, lantzen dutenen taldeko mahaikidea.

    Egileen taldeko mahaikideak:
    José Angel Sancho Martinez jauna
    José Sarasa Murugarren jauna

    Lantzen dutenen taldeko mahaikideak:
    Pedro Luis Antón Gurrea jauna
    Domingo Díaz de Rada Yoldi jauna

    Administrazioak izendatutako mahaikideak, hizpidea bai baina botorik ez dutenak:
    Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren aldetik: Natividad Izquierdo Virto andrea
    Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilariaren aldetik: María Regalado Rosino andrea

    Kontseiluak idazkariaizendatua dauka: Ana Juanena andrea. Kontseiluaren osoko bilkuretara joaten da, hizpidea bai baina botorik ez duela. Han hitz egindakoaren akta jasotzen du.

    Kontseiluburuak deitzen duenean biltzen da Kontseilua. Nahitaezkoa da hiru hilabetetik behin, bederen, bilera bat egitea.

    Egin klik hemen Deituraren Erregelamendua deskargatzeko

  • Laborantza, fruitua jasotzea, lantzea, ontziratzea eta azken produktuaren ziurtapena, prozesu horiek guztiak Kontseilu Arautzaileak gainbegiratzen ditu. Bere kalitate sistema ezarri du Europako UNE-EN 45011 arauari jarraituz. Ziurtapen sistemako jardueretako batzuk (produktu bukatuaren ikuskapena eta analisia) ENACek (Kreditazio eta Ziurtapen Entitate Nazionala) kreditaturiko entitateek egiten dituzte, bakoitzak bere araua erabiliz: UNE-EN 45004 araua Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuak egiten duen ikuskapen lanetarako, eta ISO/IEC 17025 araua produktu bukatuaren analisiak egiteko; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zentzumen Analisietarako Laborategiak eta CNTA - Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionalak egiten dute lan hori. Ziurtapen sistema hau ezarri da:

    1. IKUSKAPENAK:

    • Lurzatienak: haien helburua produktuaren jatorria bermatzea da.
    • Industrienak: lantzeko faseak ikuskatzen dira industrietan. Ondoko hauek kontrolatzen dira:
    • Fruituen manipulazioa uretan edo soluzio kimikoetan sartu gabe egin dela.
    • Ontziratzean ez zaiola likido estalgarririk gehitu.

    Gainera, laginak ausaz hartu eta laborategian aztertzen dira.

    2. PRODUKTU BUKATUAREN KALITATEAREN KONTROLA

    • Analisi fisiko-kimikoak: kontserbak landare kontserben kalitatearen araua betetzen duela ziurtatzen dute eta Lodosako Pikillo Piperraren ezaugarrien araberakoa dela.
    • Zentzumen analisiak: dproduktua hobekien deskribatzen duten ezaugarriak eta horietako bakoitzaren intentsitate egokiena zehazten dituzte. Parametro hauek hartzen dira kontuan:
    • Ontzia irekitzean: besteak beste, berezko usaina, piper guztiak tamaina eta kolore berekoak izatea, eta piperren kopurua.
    • Itxuraren ebaluazioa: arrakalak, muturra, kolorea, azal hondarrak, lodiera eta pipita hondarrak.
    • Ahoko sentsazioa: sendotasuna, mamiaren laztasuna, zapore berezia, garraztasuna, mina den edo ez eta zaporearen iraupena aztertzen dira.


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)