Queso Idiazabal. Deitura

  • Jatorrizko deitura 1987an sortu zen, latxa eta Karrantzako arrazen artzainak eta egiazko IDIAZABAL gaztaren ekoizleak defendatu nahian eta kontsumitzaileari gaztaren jatorria eta kalitatea bermatzeko.

    Dagoeneko 500 bat abeltzaintza ustiategi eta 100dik gora gaztandegi daude Jatorrizko Deituraren babespean. Gaztagile gehienek beren ustiategiko ardien esnea soilik erabiltzen dute. Nolanahi ere, gaztandegien tamainak artisau lana bermatzen du bai gazta egitean eta bai ontze edo fintze prozesuan ere.


    ovejas
    • Esnea eta gazta EAEn eta Nafarroan ekoizten eta prestatzen dira.
    • Latxa eta Karrantzako arrazetako ardien esnea erabili behar da, inolako nahasketarik gabe eta pasteurizatu gabe.
    • IDIAZABAL gazta bi hilabetean ondu behar da gutxienez.
    • Aterakin lehorraren %45, gutxienez, koipea da.
    • Gaztak osasungarritasun probak eta proba organoleptikoak gainditu behar ditu.
    • Deituraren babespeko gaztei zenbaki bana jartzen zaie azalean.

    salmuera
  • Hauek dira Deiturak egiten dituen kontrol nagusiak:

    • Ikuskapenak: aldian behin ikuskapenak egiten dira abere ustiategietan, esnea biltzeko ibilbideetan, gaztandegietan eta saltokietan, Erregelamenduak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen direla bertatik bertara egiaztatzeko.
    • Analisiak: gaztandegietan gazta ondua jasotzen da eta hiru motatako analisiak egiten zaizkio. Alde batetik, Idiazabal gaztari dagokion osaera baduela egiaztatzen da; bigarrenik, higienearen eta osasunaren ikuspuntutik aztertzen da, osasunarentzat inolako arriskurik ez duela bermatzeko; eta azkenik, Jatorrizko Deituraren Dastatze Batzorde Ofizialak zentzumenezko azterketa zorrotza egiten dio.
    • Administrazio kontrola: Idiazabal gaztaren ekoizpen kate osoan datuak biltzeko metodo konplexu baten bitartez, tresna informatikoak erabiliz egiaztatzen da ez dela inolako iruzurrik egiten ari esnearen eta gaztaren jatorriari eta motari dagokienez. Beste alde batetik, egiten diren gazta guzti-guztiei kontrol ezin zorrotzagoa egiten zaie. Azalean ezartzen den zenbakiaren bidez egiten da kontrol hori. Zenbakiari begiratuta noiznahi jakin daiteke nork egin duen gazta bakoitza, zein egunetan, zein esnerekin, etab.
    foto.controlqueso


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)