El Queso Roncal. Deitura

  • Erronkari gazta izan zen lehena Espainiako Gazten Jatorrizko Deitura jasotzen, Nekazaritza Ministerioak 1981eko martxoaren 2an emandako Aginduaren bidez. Geroago, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak 1989ko uztailaren 3an emandako Foru Aginduaren bidez, Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arautzailearen Erregelamendua onetsi zen.

    Kontseilu Arautzailearen helburu nagusiak gaztagintza sustatu, ikertu eta kontrolatzea eta produktuaren kalitatea hobetzea dira. Horretarako tresna hauek ditu: enpresa guztien esne laborategiak gainbegiratzen duen homologazioa, gazta fabriken nahiz abeltzainen erregistro iraunkorrak, gazten balorazio organoleptiko edo zentzumenezkoa egiten duen dastatze batzorde ofizial bat, eta laborategi egokietan egiten diren kontrol fisiko-kimikoak.

    Deituraren Erregelamendua deskargatu

  • Kontseilu Arautzailea da Deituraren Erregelamenduan eskatzen diren baldintzak bete daitezen arduratzen den kontrol egitura. Horretarako, Europako EN 45011 Arauan oinarritutako kalitate sistema garatu du. Sistema horren ezarpenak erraztu egin du Deituraren ikuskatzaileek tresna informatikoak erabiliz egiten dituzten kontrolen erregularizazioa.

    • Esnea produkzio eremuaren barnean dauden abeltzaintza ustiategi inskribatuetatik dator soil-soilik.
    • Ardiak jetzi nahiz esnea hoztu, gorde, bildu eta garraiatzea, dena dago Kontseilu Arautzailearen kontrolpean.
    • Produkzio eremuaren barnean eta Kontseilu Arautzailearen kontrolpean dauden gaztandegi inskribatuetan egiten da gazta.
    • Gaztak ondu eta gordetzeko lokalak ere inskribaturik daude eta Kontseilu Arautzaileak kontrolatzen ditu.
    • Azken produktuari analisi fisiko-kimiko eta organoleptiko egokiak egiten zaizkio kalitatea bermatu ahal izateko.

    foto.roncal.control1
    foto.roncal.control2


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)