Espárrago Navarra. Adierazpen Geografiko

  • Nafarroako Zainzuria Berariazko Deituraren Erregelamendua 1986ko urriaren 6an Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Kontseilaritzak emandako Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Geroago, 1987ko martxoaren 3an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak berretsi zuen.

    Deitura hori sortzeko kudeaketen hasieran erabakigarria izan zen zainzuriaren laborantzak 80ko hamarkadan izan zuen garrantzi sozioekonomiko handia, Ebroko Haraneko kontserbagintza garatzeko oinarria izan baitzen.

    Industriaren goraldi horrek produktua ekoizteko eta lantzeko espezializazioa ekarri zuen. Halaxe sortu ziren Berariazko Deitura eta haren Kontseilu Arautzailea, Nafarroako zainzuria bermatu eta babestearren, beste produkzio eremu batzuen lehiari aurre eginez.

    Hasieratik iritzi zitzaion Deiturak Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko ekoizpen eremuak bildu behar zituela, bai produktua bai ingurunearen baldintzak antzekoak zirelako. Hala ere, lege eta administrazio arazoengatik, ez zen hala izan 1993, urtera arte; urte horretan Aragoiko eta Errioxako erkidegoetako zenbait udalerriren sarrera onetsi zen. Gaur egun 176 dira (gehi Bardea) deitura honen babespeko Nafarroako udalerriak, 43 Aragoikoak eta 38 Errioxakoak.

    Azkenik, 2003an (APA/2926/2003 Foru Agindua, urriaren 8koa, 2003ko urriaren 22ko BOE, 253/2003 zenbakia) erregelamendua berriz aldatu zen produkzio eremua handitzeko eta baimendutako barietateak aldatzeko. Gainera, erregelamendua Europako Erkidegoaren arauetara egokitu zen eta berariazko deitura Adierazpen Geografiko Babestu moduan inskribatu zen Europako Erkidegoaren Erregistroan, Batzordeak emandako ekainaren 12ko 1107/96 (EE) Erregelamenduaren bidez.

  • Adierazpen Geografiko Babestuaren gobernu organoa Kontseilu Arautzailea da. Demokratikoki hautatzen da, eta produkzio sektoreko kideek, eraldatze sektoreko kideek eta administrazio eskudunaren ordezkariek osatzen dute. Badu idazkaria ere, Kontseiluak berak hautatua.

    Hauek dira Kontseilu Arautzailearen eginkizun nagusiak:

    • “Nafarroako Zainzuria” Adierazpen Geografiko Babestua defendatzea.
    • Haren erregelamendua bete dadin arduratzea.
    • Babespeko produktuen kalitatea sustatu eta kontrolatzea.
    • Produktua sustatzea haren merkatuak hedatzeko.

    Deituraren Erregelamendua deskargatu

  • “Nafarroako Zainzuria” Adierazpen Geografiko Babestua eskuratu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira, AGB horren erregelamenduan ezarritakoak, hain zuzen ere. Erregelamenduak dioenez, zainzuriak, hots, Asparagus officinalis L. landarearen turioi edo zurtoinak, erregelamenduan baimendutako barietateetatik lortu behar dira, adierazpenaren babespean egoteko. Fresko kontsumitzen diren zainzuriak nahiz kontserbakoak daude adierazpenaren babespean.

    Honako hauek inskribatzen ahal dira “Nafarroako Zainzuria” AGBaren erregistroetan:

    • Produkzio eremuko udalerrietan dauden zainzuri soroak. las plantaciones de espárrago situadas en los municipios de la zona geográfica de producción.
    • Produkzio eremuko udalerrietan kokaturik zainzuri freskoa merkaturatzen dutenak.
    • Produkzio eremuan kokaturiko kontserba industriak.
  • Laborantza, produktua landu eta ontziratzea eta azken produktua ziurtatzea, prozesu horiek guztiak Kontseilu Arautzaileak gainbegiratzen ditu. Bere kalitate sistema ezarri du Europako UNE-EN 45011 arauari jarraituz.

    Ziurtapen sistema hau ezarri da:


    1. IKUSKAPENAK

    • Lurzatienak

      Helburua da produktuaren jatorria bermatzea. Xede horrekin, inskripzioa berritzen zaien lurzatien %25 eta lehen aldiz inskribatzen diren guztiak ikuskatzen dira.
    • Biltegizainenak

      Lehengaien jatorria, manipulazio lerroan zeharko trazabilitatea, produktu bukatuaren kalitatearen kontrola eta ziurtagiriaren esleipen zuzena egiaztatzen dira.
    • Industrienak

      Lehengaien jatorria, manipulazio lerroan zeharko trazabilitatea eta kontrolak, eta ziurtagiriaren esleipen zuzena egiaztatzen dira. Gainera, laginak ausaz hartu eta laborategian aztertzen dira.

    2. PRODUKTU BUKATUAREN KALITATEAREN KONTROLA

    • Analisi fisiko-kimikoakA

      Kontserbak landare kontserben kalitatearen araua betetzen duela bermatzeko egiten dira analisiak. Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionalak egiten ditu, ENACek horretarako gaitutako zentroa baita.
    • Zentzumen analisiak

      Produktua hobekien deskribatzen duten ezaugarriak eta horietako bakoitzaren intentsitate egokiena zehazten dituzte. Parametro hauek hartzen dira kontuan:
    • Ontzia irekitzean: besteak beste, usain bereizgarria, zainzurien luzeraren eta lodieraren uniformetasuna eta likidoaren arretasuna neurtzen dira.
    • Forma, kolorea, testura eta zaporea: analisi hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Natura Ingurunearen Zientzien Saileko dastatze panelak egiten ditu, ENACek gaituta baitago halako analisiak egiteko.


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)