Pacharan Navarra. Nafarroako Patxaranak

  • Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea 1988an sortu zen eta harrezkero gauza asko lortu dira. Hauek azpimarratu behar dira:

    1. Inskribaturiko enpresei kalitatearen kontrol zorrotza egiten zaie, bai instalazioetan bai lehengaietan eta produktu bukatuan.
    2. 2. Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea produktua ziurtatzeko erakunde gisa egokituta dago, eta Europako EN-45011araudia betetzen duen kalitate sistema dauka.
    3. 3. Basaranak ematen dituen Prunus Spinosa L.espeziea etxekotu egin da.

    Nafarroako Patxarana Berariazko Deituran inskribaturiko enpresek egiten duten Nafarroako Patxaranak berme guztiak eskaintzen dizkie kontsumitzaileei eta ostalaritzako establezimenduei. Izan ere, janari-edariei buruzko legerian eskatzen diren baldintza guztiak betetzeaz gain, Deituraren Erregelamenduan berariaz ezarri zaizkion baldintza zorrotzagoak ere betetzen ditu. Kontseilu Arautzailearen anagrama duen etiketa zenbakiduna ezartzen zaie Nafarroako Patxaran botila guztiei, kalitate kontrolatuko produktua dela bermatzeko.

  • Nafarroako Patxarana Berariazko Deiturak, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoaren laguntzaz, ahalegin handia egin du elorri beltza etxekotzeko, landare horren fruituekin egiten baita produktua.

    Hala, landatzeko barietate oso onak lortu dira, portaera agronomiko ezin hobea dutenak eta Nafarroako Patxarana egiteko kalitate handiko fruituak ematen dituztenak.

  • Prunus spinosa L. landarearen fruitua, basarana, Nafarroako Patxaranaren bereizgarria da. Basarana hur baten tamainako fruitu biribila da, beltz urdinxka, ahoan latza. Azala, mamia eta hezurra ditu. Osagaien artean, C bitamina, taninoak, flobafenoa, azido malikoa (%3 gehienez), azukrea, pektina, goma, pigmentu gorria eta punizianina. Hezur barneko haziak azido zianhidridoa dauka.

    Beratzen jarriko diren basaranen egoerak garrantzi handia du. Basaran helduetatik hobeki askatzen dira kolorea eta substantziak. Basaran heldugabeek garraztasuna ematen dute eta denbora gehiago behar dute beren propietateak barreiatzeko.

    Begiratu hutsean zaila da basaran ale helduak heldugabeetatik bereiztea, kanpotik berdinak direlako. Fruitua estutu behar da, mamiaren kolorean antzematen baita heldutasun gradua. Heldutasun gradurik onenean mamia gorrixka da.


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)