Cordero Navarra. Nafarroako Arkumeak

  • "Nafarroako Arkumea" Izendapen Geografiko Babestua duten bi ardi arrazetako (“latxa” eta “nafarra”) arkumeen ekoizpen eremuak nekazaritzako eskualde hauek biltzen ditu: I. eskualdea edo Ipar-mendebaldea, II.a edo Pirinioak, III.a edo Iruñerria, IV.a edo Estellerria, V.a edo Nafarroako Erdialdea, VI.a edo Erriberagoiena eta VII.a edo Erriberabarrena, Nafarroako Foru Komunitatean.

    Nekazaritzako eskualdeetako udalerri hauek osatzen dute nafar arrazako arkumeak ugaldu, hazi eta gizentzeko eremua, "Nafarroako Arkumea" Adierazpen Geografiko Babestuaren izenpeko haragia ekoizten duena:

    mapa cordero
    • I. eskualdea edo Ipar-mendebaldea:

      Altsasu, Anue, Arakil, Arbizu, Arruazu, Atetz, Bakaiku, Ergoiena, Etxarri-Aranatz, Ezkabarte, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Iturmendi, Lakuntza, Lantz, Odieta, Olaibar, Olazti, Uharte-Arakil, Urdiain eta Ziordia.
    • II. eskualdea edo Pirinioak:

      Abaurregaina, Abaurrepea, Agoitz, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Burgi, Gazteluberri, Erroibar, Espartza, Esteribar, Ezkaroze, Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Gorza, Hiriberri-Aezkoa, Ibargoiti, Izaba, Itzagaondoa, Itzaltzu, Jaurrieta, Lizoainibar, Longida, Irunberri, Luzaide, Elo, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaitzeta, Orbara, Orontze, Orotz-Betelu, Orreaga, Erromantzatua, Erronkari, Sartze, Untzitibar, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz, Urzainki, Uztarroze eta Bidankoze.
    • III. eskualdea edo Iruñerria:

      Adios, Antsoain, Añorbe, Aranguren, Artazu, Barañain, Beraskoain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Biurrun-Olkotz, Burlata, Ziritza, Zizur, Etxarri, Eguesibar, Eneritz, Etxauri, Galar, Goñerri, Girgillao, Uharte, Itza, Txulapain, Legarda, Muruzabal, Noain, Obanos, Olloibar, Oltza, Orkoien, Iruña, Gares, Tiebas-Muru Artederreta, Tirapu, Ukar, Uterga, Bidaurreta, Atarrabia, Zabaltza eta Zizur Nagusia.
    • IV. eskualdea edo Estellerria:

      Abaigar, Abartzuza, Aberin, Aguilar Kodeskoa, Allin, Allo, Ameskoabarren, Antzin, Aranaratxe, Aras, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Aiegi, Azuelo, Barbarin, Bargota, Cabredo, Zirauki, Desojo, Deikaztelu, El Busto, Esprontzeda, Lizarra, Etaio, Eulate, Genevilla, Gesalatz, Iguzkitza, Lana, Lapoblación, Larragoa, Elizagorria, Legaria, Lezaun, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexua, Oteitza, Piedramillera, Jaitz, Santsol, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Viana, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Deierri eta Zuñiga.
    • V. eskualdea edo Nafarroako Erdialdea:

      Oibar, Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Kaseda, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Garinoain, Xabier, Larraga, Leatxe, Leotz, Lerga, Ledea, Mendigorria, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Petilla, Pitillas, Puiu, Zare, San Martin Unx, Zangoza, Tafalla, Uxue, Untzue eta Esa.
    • VI. eskualdea edo Erriberagoiena:

      Andosilla, Azagra, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Zarrakaztelu, Faltzes, Funes, Lerin, Lodosa, Martzilla, Mélida, Mendabia, Milagro, Miranda-Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Azkoien, San Adrián, Santakara, Sartaguda, Sesma eta Villafranca.
    • VII. eskualdea edo Erriberabarrena:

      Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Tulebras eta Valtierra.
  • “Nafar” eta “latxa” arraza garbiko arkume ar eta urrixak bakarrik dira gai Adierazpen Geografiko Babestuaren izenpeko haragia emateko.


    raza navarra

    raza latxa
  • “Nafar” eta “latxa” arraza garbiko ardien arkumeak izanen dira, hazkuntza estentsiboan edo erdi estentsiboan hazitakoak, larrean, bazkaz eta zerealez elikatuak eremu geografikoan ohikoa den moduan.


    corderoalimentacion
  • Animalien pisua, zer jan duten eta arraza kontuan hartuta, arkume mota hauek bereizten dira:/p>

    • Esneko arkumea

      'Latxa' edo 'nafar' arrazako orotsa edo urrixa, hil arte ardi esnea baino hartu ez duena, kanalean 5 eta 8 kg arteko pisua duena 'latxa' arrazakoa bada, eta 6 eta 8 kg artekoa, 'nafar' arrazakoa bada (burua eta erraiak barne).
    • Belarreko arkumea

      'Nafar' arrazako orotsa edo urrixa, jaio denetik ardi esnea hartu duena, 45 egunetan bederen. Gizentze aldian, ahotz zuria eta zereal, lekadun, bitamina eta mineralez egindako kontzentratua jan beharko du. 45. egunean esnea kendu ez zaien arkumeei, gizentze aldirako adierazitakoaz gain, ardi esnea emanen zaie. Belarreko arkumearen pisua, barne hustuta, 9 eta 12 kg artekoa izanen da (burua eta erraiak gabe).
  • Arkume guztiak jaio eta gero identifikatu egiten dira indarra duen legeriak baimendutako belarritakoarekin. Horrela hasten da jarraipenaren eta aldian behingo kontrolen prozesua, arditegitik hasi eta arkumea hiltzen den arte.


    corderoidentificacion


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)