Cordero Navarra. Adierazpen geografiko

  • 1. USTIATEGIETAN EGITEN DIREN KONTROLAK

    Arrazaren kontrola: jaiotakoen kontrola

    Ustiategien erregistroan inskripzioa egiteko eskatzen denean kontrol bisitak egiten dira ustiategietara, eta urtero jarraipen bisitak egiten dira.

    Kontrol bisita horietan egiaztatzen da ustiategiek abereen osasun eta ongizate arauak betetzen dituztela eta arkume jaio berriak identifikatu egiten direla jaio ondoko lehenengo egunetan.

    Kontrol bisitak

    Ohiko kontrol bisitak egiten dira, aurreko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko eta laginak biltzeko. "Ustiategietako jarraipen bisitaren akta".

    Lagin bilketa: pentsua

    Adierazpen Geografiko Babestuko ikuskatzaileek laginak hartzen dituzte aurrez abisurik eman gabe eta Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestuaren Kalitate Eskuliburuan laginak hartzeko berariaz ezarritako prozedura betez. Pentsu laginei analisiak egiten zaizkie "haragi irinik eza" eta "antibiotikorik eza" egiaztatzeko.

  • artesanos

    “Artisautzako elikagaiak” merkatuan ezagutzea oso erraza da. Ziurtatu besterik ez dago aukeratutako produktuak Markaren logotipoa daukala, hauxe:

    NON EROS DITZAKET “ARTISAUTZAKO ELIKAGAIAK”?

    LANTEGIAN BERTAN

    “Artisautzako elikagaien” salmenten zati handi bat lantegian bertan egiten da:

    • Artisautzako enpresa gehien-gehienek beren instalazioetako tokiren bat atondu dute (denda) kontsumitzaile partikularrek haien produktuak eskuratu ahal izan ditzaten.
    • Eta badira artisau batzuk beren dendan, beren produktuez gain, beste artisau batzuenak ere saltzen dituztenak. Hobeki prestatutako lokalak dira eta oro har Agrodenda deitzen zaie.
    • Zenbaitek, gainera, bereziki sustatzen dute salmenta mota hori, erosleak erakartzen dituzten zerbitzuak eskainiz, hala nola, beren instalazioak ikusteko bisitak (produktua nola egiten den erakusten dute) eta ogibidearekin zerikusia duten museo txikiak; hori guztia turismoko ibilbideekin, inguruari buruzko informazioarekin eta abarrekin lotuta.

     

    AZOKA ETA MERKATUETAN

    Nafarroako "Artisautzako elikagaiak" markak urtero hainbat azoka antolatzen ditu. Azoka horietan eros daitezkeen produktuak artisautzakoak dira. Hauek dira garrantzitsuenak:

    • Antzinako Azokak
    • Donejakue Bideko Azokak
    • Herriz Herriko Azokak

     

    AZOKA ETA MERKATUETAN

    Janari denda gehienak kate handietakoak dira eta beren erosketak zentralizaturik dituzte. Hala ere, oraindik zenbait establezimenduk tartetxoa egin eta zuzeneko sarrera ematen diete artisauei. Esate baterako, delicatesse dendak, turismo dendak, tokiko supermerkatu batzuk, etab.

     

    SALGUNE HANDIETAN

    Merkatu mota honetan, normalean, “Artisautzako elikagaiak”, bolumenagatik eta erosketa-baldintzengatik, beste produktuetatik aparte saltzen ahal dira soilik, berariaz egiten diren kanpainetan.

  • 1998ko martxoaren 11ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Arkumea Kalitateko Deituraren Behin-behineko Kontseilu Arautzailea sortu zen. Haren lan nagusia Deituraren Erregelamendua egitea izan zen. Hala, 2002ko martxoaren 4ko Foru Aginduaren bidez Erregelamendua argitaratu zen eta Nafarroako Arkumea adierazpen geografiko babestu gisa onartu zen, Europan kalitateko produktuen deituretarako ezarrita dagoen kalifikazio gorena emanez. Foru agindu hori 2002ko maiatzaren 23ko APA 1413 Aginduaren bidez berretsi zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hori guztia egin ondoren, 2006ko uztailaren 7an Kalitate Adierazleen Europako Erregistroan argitaratu zen.

    Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestua Nafarroako artzainek ekoizten duten arkume haragia babestu beharrak bultzaturik sortu da. Produkzio hori ez zegoen aitorturik eta Nafarroako ardi arraza autoktonoen hazkuntzan oinarritzen da.

  • Kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, hamar kontseilukidek eta Administrazioaren ordezkari batek osatzen dute.

    Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestua defendatu eta sustatzea eta Erregelamenduan jasotako arauak betearaztea, horra Kontseiluaren eginkizun nagusiak.

    Gainera, Kontseilu Arautzailea kontrol egitura da; berak kontrolatzen ditu abere biziak, abere hilak eta haragi piezak, eta bisitak egiten ditu abere ustiategietara eta Izendapen Geografiko Babestuaren erregistroetan inskribaturiko instalazioetara.

  • ICAN, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutua. Enpresa publiko honek hainbat zerbitzu ematen dizkie jatorrizko deitura babestuei (JDB) eta adierazpen geografiko babestuei (AGB). Nafarroako Arkumea AGBari zerbitzu hauek egiten dizkio: lege aholkularitza, lan aholkularitza, informatika, kontabilitatea, administrazio lanak, ikuskapen lanak, AGBko idazkaritza zerbitzua, publizitate kanpainak, etab.

    Logo ENAC

    NASERSAren laborategia. Navarra de Servicios S.A. enpresaren laborategia da. Enpresa horrek ustiategi, hiltegi eta saltokietan biltzen diren laginen analisiak egiten ditu.

  • 2. HILTEGIETAN EGITEN DIREN KONTROLAK

    Iristen diren arkumeak hil aurretik aztertu egiten dira, onartutako arraza autoktonoetakoak direla egiaztatzeko. Arditegia ustiategien erregistroan inskribaturik dagoen begiratzen da, eta arkumeari hil ondoko ikuskapena egiten zaio.

    Aurrean azaldutako datu guztiak jaso ondoren, aurkeztutako arkumeak hil eta gero identifikatu egiten dira ondoko baldintza hauek betetzen badituzte:

    Ustiategiak

    • Inskribatutako ustiategia: Nafarroako Arkumea AGBaren ustiategien erregistroan alta emandako ustiategia.
    • Inskribatu gabeko ustiategia: Nafarroako Arkumea AGBaren ustiategien erregistroan alta eman gabeko ustiategia.

    Animaliak identifikatzeko belarritakoak

    • Belarritako balioduna: AGBan inskribaturiko ustiategiko belarritakoa.
    • Belarritako baliogabea: AGBan inskribatu gabeko ustiategiko belarritakoa.

    Kanaleko pisua

    • Latxa arrazako esneko arkumea: 5-8 kilogramo kanalean (burua eta erraiak barne).
    • Nafar arrazako esneko arkumea: 6-8 kilogramo kanalean (burua eta erraiak barne).
    • B• Belarreko arkumea: 9-12 kilogramo kanalean.

    Gantza

    Hiltegiko abereak sailkatzeko Europako araudian mota hauek onartzen dira: 2+, 2, 2-, 3+, 3, 3-.

    Kolorea

    Hiltegiko abereak sailkatzeko Europako araudian mota hauek onartzen dira: arrosa eta arrosa argia.

    Itxura

    Ez dira identifikatzen ezaugarri ezegokiak dituzten arkumeak: ubeluneak, kolore horixka, dekomisatu behar diren zatiak, etab.


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)