Trazabilitatea

Nafarroako Aratxea Izendapen Geografiko Babestuko abere bat jaiotzen denetik harategietara iristen den arte identifikazio eta kontrol prozesu batzuetatik pasatzen da. Prozesu horiei esker noiznahi jakin ditzakegu kontsumitzen dugun haragiaren datuak.

Prozesu horri “trazabilitatea” deritzo, hots, haragiaren kontrola eta jarraipena, aberea jaiotzen denetik haragia harategiko erakusleihora iristen den arte.

Jaio eta berehala aratxeei bi belarritako jartzen zaizkie, biak identifikazio zenbaki berarekin. Horixe izanen da aberearen “identitate karneta” hiltzen den arte. Belarritakook identifikazio elementuak dira, abereak Izendapenaren babespean daudela ziurtatu behar duten teknikari eta albaitariek abere ustiategietara egiten dituzten bisitetan.


foto.terneratrazabilidad1foto.terneratrazabilidad2

© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)