Ternera Navarra. Harategiak

  • Saltokiak ikuskatzeko bisitak aurretik abisu eman gabe eta ausaz egiten dira. Harategi bakoitzari urtean 6 ikuskapen egiten zaizkio gutxienez ere, eta ikuskapenok helburu hauek dituzte:

    • Higiene eta osasun baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
    • Saltzen ari den haragiak Izendapen Geografiko Babestua duela egiaztatzea.
    • Aratxeak, aratxe piezak eta erretiluak behar bezala identifikaturik daudela egiaztatzea.
    • Abereen ziurtagiriak egiaztatzea.
    • Haragiaren ontze aldia bete dela egiaztatzea.
    • Saltokiaren izakinak egiaztatzea.
    • Saltokiaren irudi korporatiboa Adierazpen Geografiko Babestuaren Kontseilu Arautzaileak zehaztutakoa dela egiaztatzea.
    • Gihar lagin bat hartzea ADN analisiak egiteko.
  • foto.ternerapuntosventa
    • Higiene eta osasun baldintzak betetzen direla egiaztatzen da.
    • Haragiaren ontze aldia bete dela egiaztatzen da.
    • Saltokiko izakinak erregistratzen dira.
    • Apaletan produkturako gordetzen den tartea behar bezala markatuta dagoela egiaztatzen da (metroak, tokia).
    • Erabiltzen diren erretiluak, logoak, testua eta kontraetiketak hitzarmenean zehaztutakoak eta dagokien kontrolari esleitutakoak direla egiaztatzen da.
    • Behi haragirako apaletan Adierazpen Geografiko Babestua duen haragiaren salmentarako aukeratutako tartea gainerakoetatik bereizita dagoela egiaztatzen da.
    • Gihar lagin bat ere hartzen da ADNaren analisiak egiteko
    • Adierazpen Geografiko Babestuaren publizitate elementuak behar bezala kokaturik daudela egiaztatzen da.

    Kontseilu Arautzaileak haragi laginak hartzen ditu hiltegian, aberea hiltzen denean. Gero, saltokietara egiten diren ikuskapen bisitetan, berriz ere haragi laginak hartzen dira eta hiltegian hartutakoekin alderatzen dira, bi laginen ADN analisien bitartez. Hala jakin daiteke bi laginak aratxe berarenak diren ala ez. Beraz, trazabilitatearen printzipioa betetzen da kate osoan.


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)