Ternera Navarra. Banaketa

  • Izendapen Geografiko Babestuaren datu basean egiaztatzea.

    Aberea hiltegira eramaten denean, hiltegiko arduradunek behar diren datu guztiak jasotzen dituzte: ustiategiaren zenbakia, hilketa eguna, belarritako ofiziala, jaiotza eguna, sexua, kategoria, hil aurreko pisua, kanaleko pisua, errendimendua, gorpuzkera eta gantza; informazioa Nafarroako Aratxea Izendapen Geografiko Babestuari ematen zaio eta haren sistema informatikoak aberea arauzkoa den ala ez zehazten du (AGBkoa den ala ez).

    Egiaztapen horiek egin eta gero 40 etiketa prestatzen dira aratxeari jartzeko, hura identifikatuko baitute hiltegitik irteten denean.

    Lau etiketa jartzen dira, aratxe laurden bakoitzean bat, eta gainerako 36ak Adierazpen Geografiko Babestuak baimendutako banatzaileei ematen zaizkie, salmenta egiten dutenean haiek eman ditzaten (zatiketa gela, harakina, banatzaileen arteko trukea, etab.). Baina betiere etiketak aratxearekin batera joan behar dute edonora.

    Gainera, abere bakoitzari ziurtagiri bat egiten zaio eta harekin doa saltokiraino. Ziurtagirian datu hauek jaso behar dira:

    • Aberearen zenbakia.
    • Non jaio den.
    • Non hazi den.
    • Hilketa eguna. fecha de sacrificio
    • Sailkapena.
    • Non hil den.
    • Arraza.

    Lagin bilketa.

    Begiko erretinaren laginak eta muskulu laginak hartzen dira.

    • Sarrerak erregistratu egiten dira (data - hilketa zenbakia - “Nafarroako Aratxea” etiketa).
    • Narrerak erregistratu egiten dira (data - hilketa zenbakia - “Nafarroako Aratxea” etiketa).
    • Hiltzen diren aratxeen eta aratxe erdien banaketaren erregistroa eramaten da (harakinaren izen soziala edo etiketa-izena).
    • Aratxeak piezakaturik merkaturatzen direnean, etiketa egokien bidez identifikatu behar dira. Gainera, haragi pieza hutsean ontziraturik merkaturatzen bada, kontraetiketa egokia jarri behar zaio.
    • Zatiketa gelako hozkailuetan, Nafarroako Aratxearen piezak gainerakoetatik bereiz gordetzen dira.
    • Egindako zatiketen erregistroa eramaten da.

    foto.terneradespiece


© 2019 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)