Ternera Navarra. Abere ustiategiak

  • Nafarroako Aratxea markarekin saltzen den haragiaren kalitatea bermatu nahirik, inskribatzen diren abere ustiategiei zenbait baldintza betetzeko eskatzen zaie:

    • Arraza
      Nafarroako Aratxea Izendapen Geografiko Babestuak honako arraza hauen haragia babesten du: Pirinioetakoa, blonda, Alpeetako arrea, txarolesa, eta horiek gurutzatuz ateratzen direnak.
    • Produkzio eremua
      I., II., III., IV., V., VI. eskualdeak osorik hartzen ditu, eta VII. eskualdeko herri guztiak, Bardea kenduta.
    • Abere biziaren identifikazioa
      Jaiotzen diren aratxe guztiak identifikatzen dira, indarra duen legeriak baimendutako bi belarritako jarriz. Hortik aurrera jarraipenaren eta aldian behingo kontrolen prozesua betetzen da, abere ustiategitik hasi eta aberea hiltzen den unera arte, bai eta, geroago, saltokian ere. .
    • Edoskitzea eta elikadura
      Edoskitzea nahitaezkoa da aberearen bizitzako lehenbiziko lau hilabeteetan, gutxienez. Umea hazten ari diren behiei, ohiko belarraz gainera, osagarriak ematen ahal zaizkie: arto, garagar, gari, soja, baba eta abarrez osatutako janariak eta Kontseilu Arautzaileak baimendutako kontzentratuak. .

    foto.ternerarequisitos
  • Jatorriaren kontrola

    • Jaiotzen direnak identifikatzea
      Nafarroako Aratxea izendapenari atxikitako ustiategietan aratxe bat jaiotzen denean, haren inskripzioa eskatzen da eta behar diren osasun azterketak egiten zaizkio. Gero aratxea identifikatu egiten da, 20 egun bete baino lehen bi belarrietan “arrakadak” jarriz, eta horixe izanen du “nortasun karneta” handik aurrera eginen dizkioten kontrol eta erregistro guztietan. Nafarroako behizain guztien ustiapen liburuak datu base batean erregistratzen dira eta Izendapen Geografiko Babestuak eskura du datu base hori. Hala, datu base horretatik, Adierazpenak noiznahi informazio osoa eta eguneratua lortzen du erregistraturiko ustiategiei buruz.
    • Tratamenduen kontrol liburua
      Abeltzainak abereei edozein tratamendu ematen dienean, dela unean uneko arazoetarako banakako tratamendua, dela prebentziorako tratamendu kolektiboa, liburuan idatzirik utzi behar du zein produktu erabili duen, zein abereri eman dien tratamendua eta zenbat iraun duen.
    • Kontrol bisitak
      Aldian behin kontrol bisiten plan zorrotza egiten da. Aurreko baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatzen da eta pentsu, ile eta gernu laginak hartzen dira.


© 2017 Reyno Gourmet.

Menú Principal (2)